argia.eus
INPRIMATU
EITBrentzat lan egiten duen M4Fk langileen erdia kaleratuko du
  • EITBk azpikontratatutako Media for Future (MF4) enpresak langileen erdia kaleratzea eta gainontzekoei soldata %25 jaistea aurreikusten duen Enplegu Erregulazio Txostena aurkeztu du.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko ekainaren 13a
Juan Diego Casals kudeaketa zuzendaria izan zen PSEren agintaldian (Argazkia: ElPaís)

LAB sindikatuaren hitzetan, langileen gehiengoak EITB taldearen eduki digitalak sortu eta kudeatzen egiten du lan. Enpresa Bami eraikinean dago kokatuta, EITBren egoitza nagusiaren alboan.

Juan Diego Casals EITBko kudeaketa zuzendari oihak sortu zuen M4F 2008an, hedabide publikoaren webgunearentzat lan egin zezan. Casals inputatua dago egun, ustez, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Langileek elkarretaratzea egingo dute gaur EITBren egoitza nagusiaren parean eta astelehenarako greba deialdia egin dute.