Bonba auto batek Bilboko EiTBko egoitzan kalte materialak eragin ditu. Ertzaintzak egoitzak eta inguruak aurretik hustu dituenez, lehen informazioen arabera, ez da zauriturik izan. Bilboko suhiltzaileek azaldu dute, pertsona batek ETAren izenean hots egin duela 10:00etan, Bilboko EiTBren egoitza inguruan bonba auto batek eztanda egingo zuela oharraraziz.