EiTBn "Batasunaren edo beste edozein alderdi ilegalizaturen ordezkariak" ez agertzea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak joan den otsailaren 28an, PSE-EE, PP eta UPD alderdien babesarekin. Orain, Espainiako Estatuko Kazetari Elkarteen Federazioa (FAPE) erabaki horren aurka agertu da, "alderdi politiko baten proiektuaz e informatzea hedabideen eta hedabideetako profesionalen funtzioaren aurka" doalako.