argia.eus
INPRIMATU
EITBk egoitza berria inauguratuko du gaur

2007ko apirilaren 03a

EITBk Bilboko egoitza berria inauguratuko du gaur (3). Ainhoa Artetak eta Oreka TX taldeak parte hartuko dute inaugurazio ekitaldian eta han izango dira, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan telebista kateek martxoan izan duten ikusle kopuruari dagokionez, Tele5 kateak lortu du emaitzarik onena, %23,7ko batez bestekoarekin. ETB1ek denboraldiko ikusle kopururik txikiena izan du (%3,3) eta ETB2k handiena (%15,6). Azkenik, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Andoni Ortuzar ETBko zuzendariak azalpenak eman zituzten atzo (2) Legebiltzar Kontrolerako Batzordearen aurrean. Azkaratek adierazi zuenez, EITBk ez dauka zorrik eta taldearen autofinantzaketa %29koa da.