argia.eus
INPRIMATU
Greban zeuden Eitb.com-eko langileak ez dituzte kaleratuko
  • M4F/Eitb.com-eko langileek amaitutzat eman dute hilabete iraun duen greba, zuzendaritzarekin akordio batera heldu ostean. 27 lagun kaleratzea aurreikusten zuen erregulazio espedienteak.

ARGIA @argia 2013ko uztailaren 23a
Hilabete zeramaten greban M4Fko langileak.

Eitb.com kudeatu eta webgunean edukia sareratzen duen M4F enpresako zuzendaritzak, ekainaren 11n aurkeztu zien enplegu-erregulazio espedientea langileei. Asmoz zen langileen erdia –27 lagun– kaleratzea , beste lauri lan jarduna murriztea, eta gainerakoen soldata %25 murriztea.

Langileek mobilizazioak hasi zituzten orduan, helburu nagusi batekin: kaleratzerik ez izatea.

"Azkenean lortu dugu kaleratzerik ez izatea", diote plazaratutako agirian. "Akordio gogorra da, gure lan baldintzak muturreko prekarizaziora daramatza, lanpostu guztiak mantentzea lortu dugu". Gutxienez 2014ko abendura arte mantenduko dira lanpostuak.

Ordainetan, M4Fko langile gehienek soldata erdira jaistea onartu dute.