Eider Olazar (Info7)

"Erreferentzialtasuna handitzen joatea da gure erronketako bat"

  • Ez da erraza bizi dugun garaiotan uhinetan 10 urte betetzea. Urteurren hori ospatu berri du Info7 irratiak. Eider Olazarrek hedabideen arteko elkarlana nabarmendu du Hizpidean.

Hala Bedi @halabedi
2016ko otsailaren 04a

10. urteurrena ospatu berri du Info7 irratiak. Joan den urtarrilaren 27an egin zuten zuzeneko ospakizuna eta, Internet bidez emititzeko sortu bazen ere, informazioan erreferentziazko irrati-katea izatea lortu du FMko uhinetan. Gertakari asko izan dira Euskal Herrian hamar urteotan, eta horien guztien berri eman dute Info7ren frekuentzietan.

Eider Olazar izan da gaur Hizpidean, Info7ren iraganaz, orainaz eta geroaz hitz egiten, eta hedabideen arteko elkarlana goraipatu du, baliabideak partekatu eta indartzeko tresna gisa.

 

[Albiste hau lizentzia libreari esker ekarri dugu hona, elkarrizketa originala Hala Bedi irratiaren webgunean aurkituko duzu].

Kanal honetan artxibatua: Irratia

Irratia kanaletik interesatuko zaizu...
Bilbo Hiria irratiak 20. urteurren festa ospatu eta diskoa aurkeztu du

Bilbo Hiria irratiak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa osatzeko erabakia hartu genuen, eta asteazkenean aurkeztu dugu jendaurrean Bilboko Kafe Antzokian.


2017-10-30 | ARGIA
Kazetaritzaren independentzia babes dezagun autoritarismotik

Espainiako Gobernuak, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin, Kataluniako instituzio publikoen kontrola bereganatzeko mehatxua egin du. Tartean, TV3, Catalunya Ràdio eta Agència Catalana de Notícies (ACN) hedabideen funtzio publikoa deuseztatu eta kontrol politikoa ezarri nahi diete. Euskaldunon Egunkaria-ren bortxazko itxieratik hona, Espainiako erresuman adierazpen, informazio eta prentsa askatasunaren aurkako erasorik gordinena da.


2017-09-24 | Axier Lopez
"Lehen patatero deitzen ziguten mespretxuz, orain harro esaten dugu"

Aurtengo ARGIA Egunak Gasteizen lur hartuko du urriaren 7an. Hiriburu batean egiten dugun lehen aldia da. Eta ez da kasualitatea Arabakoa aukeratu izana. Ezer gertatzen ez den 8. lurralde erdaldunean. Hori diote aurreiritzi zaharrek. Eta, ohi bezala, egia ezkutatzeko besterik ez dute balio. Arabako gure konplizeek ondo baino hobeto dakite hori. Igor Goikolea eta Maialen Kortabarria (Hala Bedi) eta Aritz Martinez de Lunarekin (Alea) hitz egin dugu.


2017-09-11 | Xalba Ramirez
Hala Bedik 'Izan Media' herri komunikazio tailerrak antolatu ditu

Hala Bedi-k Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatu ditu beste urte batez. Irailaren 23an, egun osoan zehar burutuko dira Oihaneder Euskararen Etxean, irailaren 18an izena emateko epea amaituko da. ARGIAko Lander Arbelaitz eta Axier Lopez izango dira prentsa eta sare sozialei buruzko tailerrean.


2017-08-29 | ARGIA
Mozal Legea dela-eta Hala Bediri ipinitako isunaren auzia aztertuko du Espainiako Herriaren Defendatzaileak

Espainiako Estatuko Herriaren Defendatzaileak aintzat hartu du PDLI (Informatzeko Askatasunaren Aldeko Plataforma) taldeak Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kazetariari ezarritako isunagatik aurkeztutako kexa. Erakundeak PDLIri jakinarazi dionez, zigor horren nondik norakoak aztertzeko lanean hasita daude jada.


2017-07-27 | Axier Lopez
Mozal Legea erabiliz kazetari bat zigortu du lehen aldiz Ertzaintzak, Hala Bedikoa

Maiatzaren 18an Gasteizko Errekaleor auzoko argia mozteko operazioan, zuzenean informatzen ari zen Hala Bediko kazetari bat isuna jarri dio Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzaren Poliziak kazetari baten aurka Mozal Legea erabiltzen duen lehen kasua da. Isuna desobedituko duela dio Hala Bedik, “lege injustuak desobeditzeko herritarrok dugun legitimitatearen” izenean.


Hala Bedik eskatu du irrati lizentzien lehiaketa berriz egiteko

Legebiltzarrari eskatu dio Hala Bedi irratiak lizentziak banatzeko lehiaketa berria martxan jartzeko eta oraingoz behin-behinean emanda duen lizentzia behin-betikotzeko.


2017-05-30 | Estitxu Eizagirre
Asteazkenean zabalduko da azken amapola morea

Guztira 55 emakumeri egin dizkiete elkarrizketa berezi eta patxadatsuok Aitziber Zapirainek eta Mirari Martiarenak, Arrosa Sareko irratietan. Bi esatariek eta Nekane Zingunegik elkarri eginiko elkarrizketek itxiko dute zikloa.


2017-05-19 | ARGIA
"Herri mugimenduaren bozgorailu izateko jaio ginen eta horrela jarraituko dugu"

Errekaleor auzo okupatuan Ertzaintzak Hala Bediko kazetari bati eraso egin eta mugikorra hautsi dio ostegunean. Irrati libreko kideek oharra plazaratu dute gertatutakoa salatu eta lanean jarraituko dutela aldarrikatzeko: "Herri mugimenduaren bozgorailu izateko jaio ginelako eta horrela jarraituko dugulako. Erradikalak gara, bai. Eta erradikalak izaten jarraituko dugu". Irakurri jarraian oharra osorik:


Hala Bedi Irratiak martxan jarri du 999 'halabelarri' lortzeko kanpaina

Tortillari buelta ematera goaz. Egin zaitez halabelarri lelopean harpidetza kanpaina martxan jarri du Hala Bedi Irratiak. 666 bazkidetik 999ra jauzia emateko asmoa dute, 35. urteurrenean inoiz baino indartsuago egoteko.  


Eguneraketa berriak daude