Orain arte ospaturiko edizio guztietan luzeena izango da Eibarko 33. Antzerki Jardunaldia, hilaren 10ean hasi eta martxoaren 26ra arte luzatuko baita. Giza estatuen zortzigarren erakusketarekin hasiera emango zaio jaialdi eszenikoari. Ikusgai izango ditugun euskarazko emanaldien artean Galder Perezen Anbotoko Mari eta orrazi galdua, Ez Dok Hiruren Euskarazetamol, Asier Ormaza eta Ramon Agirre aktore nagusi dituen Arrastoa eta Antzerkiola Imaginarioa taldearen Babiloniako loreak antzezlanak daude. Egitaraua osoa eta informazio gehiago Eibarko udalaren webgunean eskuragai duzue.