argia.eus
INPRIMATU
EHZk "programazio eklektikoa" dakar
  • EHZko programazio osoaren berri eman dute festibaleko antolatzaileek: Ska-P, Pendulum, Gatibu eta Dub Inc-ek joko dute, besteak beste. Jolas baten bidez joan dira kaleratzen aste osoan zehar musika programazioaren pista txiki batzuk, eta ostiralean osatu dute agenda osoa.

Ane Lusarreta 2014ko apirilaren 11
Antolatzaileen esanetan, programazio eklektikoa da aurten proposatu dutena.

Ekainaren 27, 28 eta 29an Lekornen egingo den Euskal Herria Zuzenean festibalak Euskal Herriko eta nazioarteko taldeak bilduko ditu, eta antolatzaileen esanetan musika estilo oro entzun ahalko da bertan: Reggaea, ska, elektro musika... "Programazio eklektikoa" antolatu dutela esan dute.

Astelehenean Baionako ostatu batean, asteartean Donibane Garazin, asteazkenean Mauleko pilota plazan eta ostegunean Angeluko Quinatou merkatuan ezagutarazi zituzten programazioko zenbait musikari: Kashbad, Bigflo et Oli, The inspector Cluzo, Mexican Institue of Sound eta Yaniss Odua hain zuzen.

Gaur kaleratutako programazioan musikari horiei beste batzuk gehitu zaizkie: Ska-P, Gatibu, Ruper Ordorika, Zea Mays, Pendulum, Dub Inc eta Nina Coyote eta Chico Tornado besteak beste. Ostiraletik aurrera EHZko webgunean sarrerak salgai daudela adierazi dute antolatzaileek.

Aurtengo EHZ festibalak musika ez ezik gogoetarako gunea ere eskainiko du. Hitzaldi eta eztabaiden programazioan Noam Chomsky, Adel Bakawan eta Moussa Ag Assarid hizlariek hartuko dute parte, besteak beste.