EHZ

'EHZk bizi behar du!' kapaina martxan jarri dute


2010ko uztailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Aurtengo Euskal Herria Zuzenean jaialdiak galerak izan ditu. Galera horiek estaltzeko asmoz jarri dute abian EHZk bizi behar du! kanpaina. EHZren webgunean dago laguntza emateko aukera, eta nahiago bada, posta arrunta ere erabili daiteke.

Uztailaren 2an hastekoa zen jaialdia, baina lehen eguneko ekitaldiek bertan behera geratu behar izan zuten eguraldiagatik. Guztira 200.000 euro galdu zituztela adierazi zuten lehengo astean; horregatik jarri dute kanpaina abian. EHZk autofinantziazio bidez ateratzen ditu aurrera antolaturiko ekintzak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


Eguneraketa berriak daude