EHZ

EHZ jaialdiak sorkuntza bultzatuko du


2011ko apirilaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26

Euskal Herrian Zuzenean (EHZ) jaialdiko antolatzaileek sormena bultzatzea xede duten hainbat ekimen jarriko dituzte abian: EHrZ talde lehiaketa, 21 artistaren obrak jasoko dituen Irudikatu erakusketa (Baionan, Miarritzen eta beste herri batzuetan izango da ikusgai) eta Sorgin izeneko “erritual ibiltaria”. Azken horretarako 100 parte-hartzaile baino gehigo behar dira, eta herritarrak izena ematera animatu ditu EHZk. Bestalde, maiatzaren 28an IV. Elektrotasuna egingo da Hazparneko Mendeala aretoan. The Toxic Avenger, Les Petits Pilous, South Central eta Dash Klusterz arituko dira bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


Eguneraketa berriak daude