EHZ

EHZ, hiru egunez "jendarte ideala" sortzeko prest

  • EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ostiral honetan du abiapuntua. Lekorneko Garro eremuan (Lapurdi) azpiegitura guztiak prest daude uztailaren 1, 2 eta 3rako antolatuta dauden kontzertu, tailer, ikuskizun eta eztabaidei hasiera emateko.


2016ko uztailaren 01an - 12:10
Lekorneko Garro eremuan (Lapurdi) azpiegitura guztiak prest daude uztailaren 1, 2 eta 3rako antolatuta dauden kontzertu, tailer, ikuskizun eta eztabaidei hasiera emateko. (Argazkia: Pierre Balacey/EHZ)

Burujabetza da 2016ko edizioaren ardatza. Hori aintzat hartuta antolatu dituzte aurten EHZko ekintzak eta egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek. Kontzertuei dagokienez Crystal Fighters, Belako, Nneka, Fermin Muguruza, Kadavar, Willis Drummond edo Niña Coyote eta Chico Tornado dira protagonistetako batzuk.

Burujabetzak ardatz

Euskal Herria Zuzenean jaialdi bat baino gehiago da. Loretxu Bergouignan antolatzaileak Iparraldeko Hitzak eginiko bideoan azaldu bezala burujabetza bainoago burujabetzak dira jaialdiaren ardatza. “Hau da, subiranotasun osoa nola eraman; integralki nola eraman autogestioa”.

Ildo horretatik gai asko jorratuko dira eztabaidetan, Sorgin zelaian, gurea asma lelopean eta “jendarte ideala” sortzeko helburuarekin: feminismoa, kapitalismoa, osasuna edo elikadura burujabetza, besteak beste. Okupazioaren inguruko tailerra, autodefentsa feminista, dantza afrikarrak edo ferekatze tailerra dira beste aukeretako batzuk.

Aurtengo berrikuntzen artean Gune Ubelaren sorrera azpimarratu daiteke. Bertan izango da diskriminazio mota desberdinen inguruan eztabaidatzeko parada. Eraso sexisten inguruko protokoloa ere antolatu dute eta telefono bat izango da eskuragarri, erasoa jasan edo ikusi duen orok erabil dezan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


Eguneraketa berriak daude