EHZ

EHZ festibala Heletan egiten jarraituko dute datozen hiru edizioetan gutxienez

  • Euskal Herria Zuzenean (EHZ) musika jaialdia antolatzen duen elkarteak biltzar nagusia egin du larunbatean. Kazeta.info webguneak zabaldu duenez, festibala 2014ra arte Heletan mantentzea erabaki dute, azkenaldian zurrumurru ugarik EHZ lekuz aldatuko zutela zioten arren.


2012ko urtarrilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Kokapenaz gain, alde ekonomikoaz ere hitz egin zuten bileran, pasa den urteko edizioan 26.000 euroko galerak izan baitzituzten. "Diruztatzeari buruzko hausnarketa baten eramaitea erabaki dugu, ezin baitugu festibala aintzina eraman dirua galduz", azaldu dio Eneko Etxegarai EHZren arduradun nagusiak Kazeta.info-ri. Hala ere, 700.000 euroko aurrekontua mantendu dute, pasa den urteko bera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


Eguneraketa berriak daude