EHZ

"EHZ festibal berezia behar zen, transizio urtea dela azpimarratzeko"

  • Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik pasatu ostean, aurtengo EHZ Nomada izanen da.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 25an - 10:23
Irudian aurtengo egitarau osoa.

Elkarteko kide Jon Irazabalek aurkeztu digu aurtengo edizio berezia.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

Jarraian EHZ festibaleko kideek aurtengo edizioaz eman duten informazioa:

2018. urtea, urte berezia izan da Euskal Herria Zuzenean elkartearentzat, transizio urte bat. Horretarako, gure ekain bukaerako asteburuak formatu berezi bat ere hartuko du. Lekorneko zelaietatik, ipar Euskal Herriko xoko ezberdinetara eginen du jauzia. Izan ere, festibal ibiltaria izanen dugu aurtengoan:

"EHZ nomada", hiru data, hiru leku eta betiko egitarau oparo eta anitza.

•    Ekainaren 29a ostirala, Baigorriko Plaza Xokon:

Hiru egunei hasiera emateko, Baigorrin ematen dizuegu hitz ordua, aniztasun artistikoak jorratuko dituen gaualdi pollit batetara. Hala nola, bi antzerkiren artean, bata Etxepare Lizeoko ikasleek emanik eta bestea Huts Teatroaren Hozkailua antzezlana, dantza ere izanen dugu ikusgai Kukai konpainiarekin eta bere Gelajauziak ikusgar-riarekin. Ondotik, Doctor Mephisto taldearen kobre, kantu eta gitarraren “blues/soul” notek inarrosi-ko dituzte bazterrak.

•    Ekainaren 30ean, ibiakoitzez, Baionan: egun osoko egitaraua:

Goizetik arratsaldera Baionako karrikak animatuak izanen dira bertako ostatu eta Magnéto, MamiTxula, Patxoki eta Zizpa Gaztetxea elkarteekin elkarlanean. Dantza estilo desberdinak ikusten ahalko dira, baita poteo baten bidez ere, ostatu eta leku ezberdinetan animazioak izanen dira: txaranga, argazki erakusketa, musika, talde, dantza ikusgarri, Dr Troll magoa eta zirkoa.

Horrez gain, Euskal Herrian eta gure mugetatik’at ditugun gaien ausnarketa momentuak ere proposatuak izanen dira eztabaida guneari esker, batez ere feminismoaz (gune ubela ere presente izanen da), errefuxiatuen harreraz, Euskal Herriko gatazkaz, edo altxatzen diren kolektibo edota autogestio guneetaz.

Gaualdia “Mousserolles” harresietan iraganen da, kontzertuekin. Afro-folk estiloan Kolinga bikotea, Baionako Le bal du samedi soir DJ kolektiboa, Donostiatik etorritako Pelax, Yassassin taldearen rock indartsua baita Casey rap kantari engaiatua.

•    Uztailaren 1ean, igandez, Itsasuko Atharrin: egun goxoa adin guziendako eskaintzarekin.

Goizean Atx Teatroa, Bilboko antzerki konpainia jinen zaigu Itsasuko gaztetxera, Bihotz Salataria antzezlanaren proposatzera. Ondotik Atharrin Arberoako txarangak giroa berotuko du Euskal Herriko Laborantza Ganbararen zikiro mitikoa aitzin. Zikiro hau, beti ere etxe-ekoizpenekin, tokiko kalitatezko mozkinekin eta KLI-K txarangak mementoan emanen duen giro paregabearekin burutu-ko da (tokiak lekuan berean goizeko 10ak30tik goiti). Ondoan eta arratsaldean zehar haurren xoko bat pentsatua da puzgarriekin eta horrez gain, Elirale konpaniaren Bihotz2 dantza ikusgarria eta Chicken Street zirko konpanien Poilu ikusgarriak izanen dira ere.

Gaualdia eta asteburua ongi bukatzeko Foisis Jaunak taldeak, 80 hamarkadako Itoiz taldearen kantuak oroitaraziko dizkigu. Azkenik, denen umore on eta parte hartzearekin Goxoki gaztetxeak bere ateak idekiko dizkigu. Erran gabe doa, deslokalizazio hauek, abiagune berriak ideki dituela eta aurten ere, gazte zoin ez hain gazteen arteko harremanak sustatzeko, eskaintza kultural zabal bat balorizatu nahi izan dugula. Beti ere bertako eta bestelako laguntzailegoarekin elkarlanean oinarrituz.

Horretarako, 2018. urteko EHZ izanen da gure asmakuntza berrien sorgin zelaia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
EHZk Irisarri agurtu du

12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.


Eguneraketa berriak daude