EHZ

Euskal Herria Zuzenean eta Donostia Kulturak lankidetza hitzarmena sinatu dute

  • Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteak eta Donostia Kulturak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo. Akordioaren helburu nagusia "musikaren alorrean egiten diren ekimen eta sorkuntza egitasmoen inguruan hartu emanak bultzatu, ezagutza sakondu eta elkarri laguntza eskaintzea" da. Gauzak horrela, EHrZ lehiaketaren finalerdia egingo dute ostiralean Intxaurrondoko kultur etxean, 21:00etatik aurrera.


2012ko martxoaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
EHZ leihaketaren kartela.

The Enterprise, Vuelko eta Materia Gris taldeen artean aukeratu beharko du epaimahaiak apirilaren 14an Biarritzeko Atabalen egingo den finalean parte hartzeko. Jada finalerako sailkaturik dauden beste biak Anai-Arrebak eta Bluestock taldeak dira. Donostiako kontzertuan Vendetta taldeak ere joko du.

Lehiaketaren irabazleak Donostiako Aste Nagusiaren egitarauaren barruan joko du. Era berean, EHZ festibalak Donostia Kulturak bultzatu nahi dituen taldeei espazio berezi bat eskainiko die.

Hitzarmenak hiru urteko iraupena du eta bi erakundeen asmoa "Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko loturak indartzea eta mugak urteetan eragin duen etena gainditzea" da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
EHZk Irisarri agurtu du

12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.


Eguneraketa berriak daude