argia.eus
INPRIMATU
EHUren Arabako campuseko errektoreordetzari eraso diote atean gurpilak errez
  • Igandetik astelehenerako gauean EHUren Arabako campuseko errektoreordetzari eraso diote. Ezezagun talde batek eraikinaren atean gurpilak jarri eta su eman diete.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2016ko maiatzaren 02a
Errektoretzako atea erre da erasoaren ondorioz (argazkia: Arabako Alea).

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa 03:14 aldera jazo da, Izardui Komandantearen kalean kokatzen den errektoreordetzaren egoitzan. Ezezagun talde batek gurpilak jarri ditu eraikinaren atean, eta su eman diete. Garrek kalte txikiak egin dituzte eraikinaren fatxadan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu duela iragarri dute.

Astelehen eguerdian elkarretaratzea egin dute EHUko Arabako campuseko errektoreordetzaren sarreran erasoak salatzeko. Erakunde ugaritako ordezkariak izan dira, besteak beste, Arabako Campuseko errektoreorde Javier Garaizar, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez eta Gasteizko alkate Gorka Urtaran. Horiekin batera, talde politiko guztien ordezkariak izan dira.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.