Kataluniako preso politikoen askatzea eta herbesteratuen itzulera eskatzeko manifestazio erraldoia egin zuen berriz ere independentismoak Bartzelonan. Marina kalean egin zen bilkura eta herritarrek Espainiako Gobernuak hartutako neurri errepresiboen aurkako jarrera erakutsi zuten.
Iritzi asko izan ziren partehartzaileei buruz eta Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera 750.000 pertsona izan ziren protesta agerraldian. Era batera edo bestera, Diadetan biltzen den jendetzaren gisakoa bildu zela aipatzen den hedabide gehienetan. Independentismoak berriz ere erakutsi zuen kaleak betetzen ez duela parekorik.
Presoen askatasunaren aldeko oihuak etengabekoak izan ziren eta hauen hainbat mezu ere irakurri ziren ekitaldian, esaterako ANCko buruzagi Jordi Sanchezena: “Zuen batasuna da gure indarra”. 155. artikuluaren aurkako aldarria ere izan zen manifestazioa.
Herritar kopuruaren neurketa eginez hiru txio esanguratsu argitaratu ditu El Nacional agerkari digitalak. Bartzelonako planoarena bereziki da esanguratsua, unionismoa eta independentismoaren manifestazioak hiriko plano baten gainean neurtzen dituelako.
3.000 metros de largo x 40 de ancho=120.000 m2 x 1,2=140.000 personas en la mano de Barcelona. Has tú el cálculo #L6NcrisisCat
— Gustavo Hermoso (@Ghermoso) 2017(e)ko azaroak 11
Últim recompte:participació tram manifestació i carrers entorn que no comptem la G.U. 1.600.000 participants.Equip CEEC.
— Miquel Sellares (@MiquelSellares) 2017(e)ko azaroak 11
Para los que no sois de Barcelona os lo explico. En azul la mani por la unidad de España de Iceta, Millo y Arrimadas (según ellos 1,3M). En fúcsia la mani por la libertad de hoy (según la GU 750.000 personas) pic.twitter.com/21DUrui13D
— Ester Rubio (@EsterRubio2) 2017(e)ko azaroak 11
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]