German Rodriguezen hilketaren 34. urteurrenean "egia, justizia eta ordaina" aldarrikatu dituzte

  • German Rodriguez LKIko militantea Espainiako Poliziak Iruñean tiroz hil zuenetik 34 urte bete dira eta atzo omenaldia egin zioten urtero bezala. Ehunka lagunek egin zuten bat San Ferminak 78 Gogoan plataformaren deialdiarekin eta “egia, justizia eta ordaina” aldarrikatu zituzten.


2012ko uztailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Dantzariak aurreskua dantzatzen German Rodriguezen oroitarriaren aurrean.

Omenaldia bertsoekin hasi zen, ondoren aurreskua dantzatu zuten iruindarraren oroitarriaren aurrean eta urtero bezala familiakoek lore sorta bana utzi zioten.

San Ferminak 78 Gogoan plataformako kideek adierazi dute ez dela ekitaldi folkloriko bat soilik, baizik eta “berreste” bat, jendeak gertatutakoa "ahaztu ez dezan".

Bestalde, aurten, proiektu berri moduan, Nafarroako institutuetarako unitate didaktikoa jarri dute martxan. Nerea Perez Ibarrola plataformako kide eta historialariak dio honen bidez gazteek 1978ko gertakariak "lantzea" nahi dutela. Dagoeneko zenbait institututan jarri dute proiektua martxan.

Informazio gehiago:

'Oroitarria' dokumentala ARGIAren Multimedia kanalean.

San Fermines 78 dokumentala YouTuben gaztelaniaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1978ko San Ferminak
2024-01-24 | Ahotsa.info
Nafarroako Auzitegiak atzera bota du 1978ko Sanferminetako gertaeretako helegitea eta elkarteak berriro aurkeztuko du kereila

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]


Enegarrenez eraso diote German Rodriguezen plakari

Asteburuan hautsi dute hilarriaren ondoko xafla, itxura guztien arabera palanka baten bitartez, Iruñeko SF78 Gogoan plataformak salatu duenez


Martín Villa auzipetua, eta espainiar trantsizioa auzitan

Espainiako gobernazio ministro izandakoa gizateriaren aurkako krimenengatik epaitu nahi du Argentinako justiziak. 1976ko martxoaren 3ko eta 1978ko Sanferminetako sarraskiengatik auzipetu du María Servini de Cubría epaileak, kereila argentinarraren barruan.


Martín Villa
Frankismoaren krimenengatik erantzuteko ordua

Rodolfo Martín Villa (Santa María del Páramo, León, 1934), poliziak Euskal Herriko historia hurbilean egindako sarraski odoltsuenen arduradun politikoa da, 70eko hamarkadan ministro izan zen garaian. Frankismoaren Krimenen Aurkako Argentinako Kereilan... [+]


Eguneraketa berriak daude