EHUko zuzendaritzak unibertsitateko langile, irakasle eta ikasleen posta elektronikoak Microsoften zerbitzarietara migratu nahi dituela eta datu horiek unibertsitateko zerbitzarietan egon behar dutela eskatu du EHU Ez Dago Salgai plataformak.
Kanpainaren bultzatzaileek salatu dutenez, unibertsitatean sortzen diren datuak Microsoften esku uzteak esan nahi du pribatutasuna ez dela bermatuko, Microsoften produktuekiko menpekotasuna areagotzea ekar dezakeela erabakiak, EHUren izaera publikoa galtzea dakarrela enpresa pribatuen alde egiteak, eta azpikontratazioetan dirua xahutzea dela, EHUko langileek eurek kudeaturiko azpiegitura baten alde egin daitekeelako.
Datu pertsonalak enpresa pribatu baten esku ez uzteko eskatzeaz gain, EHUko zuzendaritzari beste bi eskaera egin dizkio plataformak: IKTen kudeaketan pribatizazioa baztertzeko eta software librearen alde benetako konpromisoa hartzeko.
Manifestuarekin bat egiteko sinadura bilketa martxan du plataformak.