Emakundek egindako azterketa baten arabera, genero arteko (emakumezkoen eta gizonezkoen arteko) desberdintasun handiak ematen dira
EHUn, ikasle eta irakasleen artean, kudeaketan eta erabakiak hartzerakoan. Txostenaren arabera, EHUko politikek zein praktikek emakumea diskriminatzen dute. Bestalde, EHUko Udako Ikastaroak aurkeztu zituzten ostiralean (16). Ekitaldi honetan 85 jarduera eskainiko dituzte eta 6.000 ikasle inguru izatea espero dute.