The New York Times-ek jaso duenez, Asiako hego-ekialdeko Borneo irlan 150.000 orangutan inguru desagertu dira 1999 eta 2015 artean, lehenago zeudenen erdia.
Current Biologyk ostegunean argitaratu zuen ikerketaren arabera, deforestazioa, nekazaritzarako lurren ustiaketa eta animalien habitata suntsitu duen meatzaritza dira horrenbeste orangutanen heriotza eragin duten arrazoiak.
Alabaina, ustiatu gabeko basoetan ere desagertu dira, eta ikertzaileek uste dute ehizatuta hil direla.
Borneoko orangutanak desagertzeko arrisku larrian daude. Gizakiak erantzukizun zuzena izan du animalia hauen kopurua murrizten: “orangutan gehien galdu ziren basoz estalitako inguruetan. Honek esan nahi du hilketa ugari izan direla”, esan du Maria Voigt ikertzaileak.