Ehiza eta nekazaritza industrialaren eragina

Borneoko orangutanen erdiak azken 16 urteetan hil dira

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko otsailaren 16a
Orangutan bat Borneoko irlan (Arg: The New York Times)

Current Biologyk ostegunean argitaratu zuen ikerketaren arabera, deforestazioa, nekazaritzarako lurren ustiaketa eta animalien habitata suntsitu duen meatzaritza dira horrenbeste orangutanen heriotza eragin duten arrazoiak.

Alabaina, ustiatu gabeko basoetan ere desagertu dira, eta ikertzaileek uste dute ehizatuta hil direla.

Borneoko orangutanak desagertzeko arrisku larrian daude. Gizakiak erantzukizun zuzena izan du animalia hauen kopurua murrizten: “orangutan gehien galdu ziren basoz estalitako inguruetan. Honek esan nahi du hilketa ugari izan direla”, esan du Maria Voigt ikertzaileak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ingurumena  |  Asia  |  Animalien eskubideak

Ingurumena kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-22 | I˝aki Sanz-Azkue
Pitiusetako sugandila
Ibizan uso, euskal kostaldean otso

1990eko hamarkadan behatu zuten lehen aldiz Pitiusetako sugandila Gaztelugatxen, Bermeon. Gizakiak ekarri zuen Ibizatik eta euskal kostaldeko gune berezi horretan askatu. Denbora gutxian eremuaren jabe egin da eta bertako sugandila “etxetik” bota du. Pitiusa uharteetan “uso” dena “otso” bihurtu da gurean.


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek; baita geurean ere.

Milaka urte dira laboreak ekarri zituztela-genituela. Beraiei txirikordatutako makina bat istorio izango da bazterretan, ez alferrik jendarte eredu baten oinarrizko elikaduraren ardatzetako bat dira,... [+]


2018-07-22 | Garazi Zabaleta
"Geltokin elikagaiak tokikoak, sasoikoak eta ekologikoak izanen dira"

Iruñeko autobus geltoki zaharrak itxura berria hartu du. Kanpotik baino, aldaketa barrutik are handiagoa izan da: garai bateko leihatila zaharren artean Geltoki proiektua jarri dute martxan, hiriburuan ekonomia solidarioaren, elikadura burujabetzaren eta kultura alternatiboaren alde egin nahi duen egitasmoa. Ekainaren 9an ireki zizkieten hiritarrei gune berriko ateak proiektuaren bultzatzaileek.

Elkarlanetik sortu eta aurrera eramandako proiektua

Urte hasieran esleitu zion... [+]


Eguzkik Aizkorri-Aratz Parke Naturalean lau pista eraikitzeko proiektuen inguruan kezka agertu du

Aizkorri-Aratz Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE), Zerain eta Oñati udalerrietan, Gipuzkoako Aldundia lau baso pista eraikitzeko proiektua tramitatzen ari da, bertako herri onurako mendi batean eta lursail pribatu batzuetan, hurrenez hurren. Natura 2000 Sarea eta EAEko Korridore Ekologikoen Sarearen baitan babestutako lurralde batean gertatzen ari da.


2018-07-20 | Guaixe .eus
AHTren kontra bizikletan Martzilla eta Altsasu artean

AHT Gelditu! Elkarlanak Nafarroako Abiadura Handiko Tren korridorearen kontrako bizikleta martxan antolatu du. Ostegunean Martzillatik abiatuko da eta 29an Altsasun bukatuko da. Azken etapa Irurtzun eta Altsasu artekoa da. Astelehenera arte eman daiteke izena ahtrikeznafarroa@gmail.com e-postan edo 628 243 066 telefonoan. Lau egunetarako joaten direnek 40 euro ordaindu beharko dituzte, 25 bi egunerako joaten direnak eta 15 euro egun bakarrean ariko direnek. Horren barruan gosariak, bazkariak... [+]


2018-07-19 | ARGIA
AHT-ren xahubidea
Bergarako lotuneko beste zati bat esleitu du Adifek: kilometroko 35 milioi euro

Espainiako Sustapen ministerioak Euskal Y-aren bigarren zati bat esleitu du Bergarako lotunean, trenbide azkarraren sareak bat egiten duen tokian.


2018-07-19 | ARGIA
Usurbilen Ucin lantegiak eragindako kutsaduraren kontra mobilizatuko dira ostiralean

Usurbilen, muturren aurrean eraikitzen ari zaizkien Zubietako erraustegiaz gain, beste kutsadura iturri batek ere kezkatzen ditu herritar asko: Ucin aluminio industriak isurtzen duenak. Herritarren kexuei agintariek jaramonik egiten ez dietela eta, mobilizazioa deitu dute ostiralerako, uztailak 20, Mikel Laboa plazan.


2018-07-19 | Zero Zabor
Australian Sydneyko mega-erraustegi proiektua atzera bota dute, kutsadura arriskuengatik

Australian Sydney hiri ondoan eraiki nahi zuten erraustegi erraldoi baten planak blokeatuta geratu dira Plangintza Batzorde Independenteak erabaki ostean 'segurtasun falta' atzeman duela haren kutsadurak gizakiengan eta ingurumenean eragingo lituzkeen kalteez.


2018-07-18 | Zero Zabor
Mexikoko udal gobernu hautatu berriak erraustegi proiektua geldiaraziko du

Manuel Lopez Obrador eta Morenak Mexikoko hauteskundeetan lortutako garaipena iritsi da Maxiko hiriburuko udal gobernura ere. Metropoliaren legebiltzarrean, hautetsi berriek argi eta garbi adierazi dute aurreko legealdiaren amaieran modu irregularrean onartutako erraustegi proiektuak atzera botako dituela.


2018-07-18 | Erran .eus
Baztandarren biltzarra ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin bertze urte batez

Igande honetan ospatuko den Baztandarren eta eskuararen besta haundian hondakinen prebentzioaren alde eginen dute antolatzaileek Baztango Udalaren eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren laguntzaz


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude