argia.eus
INPRIMATU
EHEren 35. urteurrenean, normalizazioaz mahai-ingurua Durangon
ARGIA @argia 2014ko azaroaren 04a

19:00etan izango da mahai-ingurua, San Agustin Kulturgunean. Berria egunkariko Iñaki Petxarromanek moderatuta, Gotzon Barandiaran kulturgilea, UEMAko Maren Belastegi eta Kontseiluko Paul Bilbao euskararen normalizazioaren geroak dakartzan korapiloak askatzen saiatuko dira.

Durangora joan ezin dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute ekimena, Berriaren webgunean.