EHEk Txillardegi omenduko du otsailaren 12rako deitu duen manifestazioan


2011ko urtarrilaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Euskal Herrian Euskaraz taldeak manifestazio nazionala deitu du datorren otsailaren 12rako, Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe! lelopean. EHEren arabera, euskarak bizi duen egoera da Euskal Herriak bizi duen "arazo politiko nagusia" eta hori salatuko du manifestazioak. Donostian egingo da eta Bulebarretik abiatuko da, arratsaldeko 17:00etan. Manifestu bat ere prestatu dute atxikimendua emateko eta egun horretan, EHEren sortzaileetako bat izan zen Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' idazlea omenduko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txillardegi
Txillardegi omendu dute, bere heriotzaren hamabigarren urteurrenean

Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.


2024-01-08 | ARGIA
Txillardegiren heriotzaren XII. urteurrena
Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi izena ematea aldarrikatuko dute beste behin

Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


2023-01-03 | Irutxuloko Hitza
Txillardegiren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia urtarrilaren 14an egingo dute

Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]


Eguneraketa berriak daude