Hamahirugarrenez Euskal Herria Sona egingo da Bartzelonan, euskal musikari eskainitako jaialdia. Hamalau musikari eta musika talde izango dira Kataluniako hiri horretan emanaldiak eta kontzertuak eskaintzen, bihartik hasi eta udazken osoan zehar. Sorkun, Joseba Tapia, Bide Ertzean, The Kluba, Oreka TX... izen ezagunak guztiak. Emanaldi gehienak euskal etxean izango dira, baina baita CAT aretoan, La Fontanan eta beste zenbait lekutan ere. Horrez gain, kantu afaria eta hitzaldiak antolatu dituzte.