Heletako etxeari egindako erasoa beren gain hartu dute 'EH ez da salgai' izenpean


2017ko ekainaren 08an - 09:13
Heletan maiatzaren 30ean erretako etxea, EH ez da salgai idatziak agertu ziren paretetan (Argazkia: naiz.eus).

"Udan edota, urtean zehar, aste batzuetan bakarrik erabilia zen", adierazi dute oharrean "argi" utzi nahirik bigarren etxebizitza zela. Erasoa izan ostean eraikinaren jabeek adierazi zuten ez zela hala, "familiako etxea" zela, eta arazo batzuk tarteko bertan bizi izateko asmoa bazuten ere, ezin izan zutela bizitoki iraunkor bihurtu.

Oharrean, ostera, entzundako kritikei egiten die erreferentzia: "Ingelesen, paristarren edo Euskal Herritik kanpo den familia batena izan balitz etxe hori, ekintza honen kontra izango ziren? Oso-oso larria iruditzen zaigu Euskal Herriko familia batek bigarren etxebizitza bat ukaitea, jakin-eta zer arazo den etxebizitzarekin".

"Bigarren etxebizitzen eta higiezinen agentzien kontra" jarraituko dutela azpimarratu dute, ekintzekin erantzungo dutela, baina esan dute Heletako alkate Philippe Etxeparek erasoaren ondotik irratian egindako adierazpenetan "gezurra esan duela", adierazi duenean "ez dakigu norbait badenentz etxe barnean". Garbi utzi nahi izan dute 'EH ez da salgai' "inoiz ez dela fisikoki norbaiten kontra aritu". 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa Beherea
2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


2023-12-21 | Euskal Irratiak
Ia 1,6 milioi euroko etxe salmenta "espekulatibo" bat Aiherran

Aiherrako Herriko Etxea arranguraturik agertu da 250.000 eurotan erosia izan zen etxe bat, abantsu 1,6 milioi eurotan salgai ezarri ondotik. Etxexuri egoitza 2017an erosi zuten gaur egungo jabeek, eta arraberritzen lan handiak egin zituzten; ganerra eta barnea berregin zituzten,... [+]


2023-12-12 | Irulegiko Irratia
Baigorri ibarrean arbol landatze bat eginen dute

Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua da.


2023-12-07 | Euskal Irratiak
4G antena baten ezarpenak hautsak harrotu ditu Akamarren, Nafarroa Beherean

44 metro goratasun duen antena batek arrangura piztu du Akamarren. 2024ko otsailean martxan egonen da, eta Christine Serres-Cousiné auzapezaren erranetan, Akamarren "behar-beharrezkoa den tresna izanen da gune xurien estaltzeko".


Eguneraketa berriak daude