argia.eus
INPRIMATU
EH Bilduko alkateek “hartu-eman guztiak” etengo dituzte Israelekin
  • Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan gobernatzen dituzten udaletan hartu-eman guzti-guztiak etengo dituzte EH Bilduko alkateek Israelekin, larunbatean Arrasaten (Gipuzkoa) eman duten prentsaurrekoan adierazi dutenez.

Jon Torner Zabala @jtorner 2025eko urriaren 20a
EH Bilduko dozenaka alkate bildu dira Arrasaten eskainitako prentsaurrekoan. Nekane Zinkunegi

Bermeoko alkate Nadia Nemeh-k esan duenez, “orain, inoiz baino beharrezkoagoa da elkartasuna adieraztea, eta Israel bakartzea da Palestina babesteko biderik eraginkorrena”.

Genozidioak iraun bitartean Israelekin dauden harreman komertzialak, ekonomikoak, diplomatikoak eta politikoak eten behar direla azaldu du, eta udalek Israelekin dituzten loturak aztertuko dituztela, bertan behera uztea helburu. “EH Bilduk ez du ekidistantziaz jokatu, eta ez du egingo”, adierazi dute.