EH Bilduk ez du Estrasburgora bideratuko Otegiren auzia

  • Abuztuaren 24an Otegiren hautagaitza atzera bota zuen Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak, inhabilitazioa dela-eta "hautaezina" dela argudiatuta. EH Bilduk helegitea jarri zion erabakiari eta Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak abuztuaren 29an emango du behin-betiko zerrenden berri.


2016ko abuztuaren 26an - 11:15
Iñigo Iruin abokatua. (Argazkia: Iruintxo/CC BY 3.0)

Iñaki Agirreazkuenaga Hauteskunde Batzordeko kideak gaia Estrasburgok bideratu dezakeela iritzi du Berriak eginiko elkarrizketan. Koalizioak bide hori baztertu du eta Agirreazkuenaga errekusatu du, helegiteak daraman ibilbidea amaitua ez dagoelako eta Batzordeak astelehenerako hartu beharreko erabakia aurreikusi duela iritzi dutelako; zuzenbidean katedradun Agirreazkuenagak zehaztu zuen “bere ikuspegia” dela elkarrizketan emandakoa eta ez batzordearena.

Agirreazkuenagaren esanetan, “[Otegi] inhabilitatua dago epai irmo bat duelako, ez hauteskunde batzordeak esan duelako. Batzordeak esan du epai irmo bat dagoela. Hori ezin du aldatu: organo administratiboa da”, eta erantsi du “bidea ez da bukatuko irailaren 8ra arte. Ordura arte ez da jakingo aurkezteko aukera daukan hala ez”.

Iñigo Iruin abokatuak Garak eginiko elkarrizketa batean azaldu du zergatik ez duten aintzat hartu Agirreazkuenagak proposaturiko bidea, hots, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jotzearena: “Estrasburgori kautelazko neurriak eskatzeko proposamena baztertu egin zen bere garaian: alde batetik, Agirreazkuenagak dioenaren kontrara, EH Bilduk uste duelako Arnaldo aukeratua izan daitekeen hautagaia dela, sufragio pasiborako gaitasungabetzea espetxetik irten zenean amaitu zelako, 2016ko martxoaren 1ean. Kontraesankorra litzateke zigor hori baztertzeko eskatzea, juridikoki zigorra indarrean ez dagoela argudiatzen dugun bitartean. Beste aldetik, Estrasburgok oso kasu bakanetan hartu ditu neurri horiek”.

Iruinek gaineratu duenez, “sufragio pasiborako gaitasungabetzea espetxe zigorrari lotu zitzaion, bigarren mailako zigor gisa. Biek berdin iraungo dutela esan nahi du horrek, batera beteko direla eta amaituko direla. Hainbatetan esan dute hori Auzitegi Gorenak eta Konstituzio Auzitegiak”.

Iñigo Urkulluk esandakoari ere erantzun dio Iruinek, alegia “ezker abertzaleak bere aukera izan du hautagaia aukeratzeko, eta Otegiren kasuan helegitea aurkezteko”. Abokatuak dio “[2016ko urtarrilaren 18ko] auto hori kargu publikorako gaitasungabetzeaz ari da soilik, eta gai hori argi zegoen orduan, Iker Casanovaren kasuaz gain Auzitegi Gorenak zioelako”.

Otegi hauteskundeetan izatearen alde, basquecivilrights.eus webgunean argitaratu dute 126 kidek manifestua. Bertan bat egin daiteke agiriarekin. Sinatzaileen artean Juan Jose Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia eta Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako PSE-EEko sailburua izandakoa daude, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arnaldo Otegi
2023-05-29 | ARGIA
"Gaur ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da Hego Euskal Herrian"

Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.


2021-12-23 | ARGIA
Arnaldo Otegi: "Neurri eraginkorrak hartu behar dira, ez kosmetikoak"

EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.


2021-11-22 | Leire Artola Arin
EH Bilduk “erresistentziatik askatasunera” igarotzeko beharra aldarrikatu du Bilboko manifestazio jendetsuan

Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.


2019-05-27 | ARGIA
Arnaldo Otegi
"EH Bilduk sekula ateratako emaitzarik onenak lortu ditu"

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]


2019-02-20 | ARGIA
Otegiren inhabilitazioa bertan behera gera liteke, Bateragune auziko epai europarra baieztatu ondoren

Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]


Eguneraketa berriak daude