EH Bilduk Bingen Zupiria sailburuaren agerraldia eskatu du euskarazko hedabideen diru-laguntzen auziagatik

  • EH Bilduk Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikorako sailburu Bingen Zupiriaren agerraldia eskatu du Legebiltzarrean argitu dezan euskal hedabideekiko izango duen politika eta hauekiko diru laguntzak banatzeko irizpideak.


2017ko urtarrilaren 19an - 17:31
Rebeka Ubera, artxiboko irudi batean. (Argazki Press)

Rebeka Uberak kezkagarritzat jo du komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzei Jaurlaritzak eman dien norabidea.

"Ez du ez hankarik ez bururik euskara zeharo baztertuta duten medio batzuei euskara hutsez aritzen diren beste batzuei baino diru gehiago ematea". Komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko Jaurlaritzaren irizpideak eta horiei jarraituz ebatzi dituen diru-laguntzak ezagututa, EH Bilduk kezkagarritzat jo du Urkulluren Gobernuak laguntza horien banaketan hartutako norabidea-

“Laguntza horien sistema antolatzeko orduan ezinbestekoak dira elkarlana eta herri ikuspegia, euskarazko hedabideek berebiziko garrantzia dutelako euskal komunitatearen eraikuntzan eta herri eraikuntzan. Zoritxarrez, baina, ez dirudi Jaurlaritzak berdin pentsatzen duenik, bere jardunean nabarmena baita herri ikuspegi falta; ez du epe luzerako inolako estrategiarik eta ez da artikulatzen ari euskal hedabideekin elkarlanerako espazioa”, adierazi du Uberak.

ARGIA.eus-en laguntzak behera

Oihartzun zabala izan du sareetan Eusko Jaurlaritzak ARGIA.eus-i diru laguntza jaitsi izanak bere historiako emaitzarik onenak lortutakoan, eta haserrea eragin du euskara sustatzeko diru partidatik gaztelania hutsezko hainbat hedabidek jasoko duten diru kopuruak ere. Erreakzioak biltzen ari gara artikulu honetan.


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude