EH Bilduk eta Podemosek erraustegiak osasunean dituen kalteez azterketa batzordea eskatu dute

  • Gipuzkoako Batzar Nagusietan eskatu dute bi alderdiek hondakin-erraustegi batek pertsonen osasunean eta ingurumenean izan ditzakeen arriskuak eta kalteak ebaluatzeko azterketa-batzorde bat eratzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 30an - 17:08
EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguko ordezkariak (argazkia: Goiena).

Azterketa-batzordearen helburua izango da "ematen dituen ondorioak Gipuzkoako Foru Aldundirako gida izatea, biztanleen osasuna eta ingurumena lehenesten dituen hondakinen kudeaketa-politika diseinatzeko". EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu alderdiek eskaera erregistratu aurretik, joan den asteartean, Rivas Vaciamadrideko “Rivas Aire Limpio” elkarteak eta EOIT mediku taldeak hondakin-erraustegiak pertsonen osasunean dituen arriskuen berri eman zioten lurralde-ganberako Ingurumen Batzordeari.

Rivas Aire Limpio elkarteak "oso datu kezkagarriak" eman zituen Valdemingomezko erraustegiak inguruko biztanleriaren osasunean izan duen eragin larriari buruz, eta Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (EOIT) mediku-elkarte gipuzkoarrak "kalteoi buruzko txosten xehatua aurkeztu eta erraustegiaren eraikuntza baztertzeko eskatu zuten", arreta-printzipioa aldarrikatuta.

EOIT elkarteak emandako informazioaren arabera, hondakin-erraustegi baten funtzionamenduak ondorio hauek ditu: erbi-ezpain kasuen intzidentzia %230ean handitzen du; giltzurrun-malformazioak %55ean handitzen ditu; gibeleko minbiziaren intzidentzia %29an handitzen du, eta biriketako minbiziarena %14an; eta, pleurako eta besikulako minbizi-kasuen heriotza-tasak %84an eta %24an handitzen ditu, hurrenez hurren.

Datu zientifiko horien ondoriozko kezka dela eta, Xabier Olano (EH Bildu) eta Juantxo Iturria (Podemos-Ahal Dugu) bozeramaileek, Ingurumen Batzordean dagozkien bozeramaileekin batera, hots, Iban Asenjorekin eta Ione Cisnerorekin batera, hurrengo ekaineko osoko bilkuran gai horren gaineko azterketa-batzorde bat eratzeari buruz hitz egiteko eskatu dute.

Albiste hau Josu Bilbaok argitaratu du Goienan eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude