EH Bilduk estrategia konfederala onartu du

  • Larunbatean Gasteizen egindako konferentzia politikoan onartu zuten proposamena. Euskal estatua hiru abiaduratan gauzatzea aurreikusten dute. Nafarroa, EAE eta Ipar Euskal Herriari egokitutako prozesuak abiatu nahi dituzte.


2017ko urriaren 09an - 10:30

Euskal estaturako bidea, bide konfederala izatea nahi du koalizio subiranistak. Horretarako hiru errealitate sozio-politikoei egokitutako prozesu eratzaileak aurreikusten dituzte, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrikoa. Militanteen %98ak babestu du ebazpena.

Kataluniako prozesu independentistak Espainian eragin duen “lurralde krisia” baliatuz, EH Bilduk Espainiako Estatuarekiko harremana errotik aldatu nahi du, “berdinetik berdinerako” harremana lortzeko. Horretarako Euskal Herrian ere Kataluniakoaren gisako prozesu bat martxan jartzeko garaia dela uste dute, eta hori aurrera eramateko konpromisoa hartu dute.

Prozesu hori hiru erritmo ezberdinetan irudikatzen dute. Nafarroan, estatu izaera izango duen estatus politikoa lortzea du xede EH Bilduk. Horretarako gaiaren inguruko eztabaida sustatu nahi dute, kalean, zein Nafarroako Parlamentuan.

EAEri dagokionean, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu lan taldea baliatu nahi dute. Bertan estatus politiko berria adostu nahi dute, erabakitzeko eskubidea jasoko lukeena, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozedura eta egutegia barne. Testu artikulatua herritarren esku jarriko litzateke, galdeketa lotesle baten bidez. Hurrengo pausoa testua Madrilekin negoziatzea da.

Begirada ordea, ondorengo fasean jarri du EH Bilduk. Izan ere, ez dute esperantza handirik Madrilek testu hau onartzeko. Horregatik EAEko eragile politiko eta sozialen artean “burujabetza eskuratzeko” ibilbide orri bat adostea nahitaezkoa da koalizioarentzat. Bide horretan “lidergoa partekatu” beharra ere azpimarratu du, “ez dago inor sobran; herri honetako indar demokratiko guztiek ados jarri behar dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EH Bildu
2024-04-21 | Leire Artola Arin
EH Bildu nabarmen nagusitu da Gipuzkoan, 11 eserlekurekin

Gipuzkoan izan du babes gehien EH Bilduk, eta 2 eserleku gehiago lortu ditu; 135.000 boto baino gehiago eskuratu ditu, eta 5 puntu egin du gora. EAJk eserleku bat galdu du, eta 9rekin geratu da; 4 puntu egin du behera. Donostian boto gutxigatik irabazi du EAJk, eta udalerri... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Eguneraketa berriak daude