argia.eus
INPRIMATU
EH Bilduk eskuratu du Uharteko aginte makila
  • Alfredo Arruiz izanen da alkatea. PSNko ordezkariak ez du kargua hartu.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko abuztuaren 27a

Seina  boto jaso dituzte Alfredo Arruiz (EH Bildu) eta Iñaki Crespok (GIH Uharteko Independenteen Taldea). PSNko ordezkariak ez du kargua hartu; eta hala, Arruiz izendatu dute Uharteko alkate. EH Bilduk eskuratu zituen boto gehien hauteskundeetan Uharten. 

Ikusmin handia izan da egunotan, eta asko izan dira osoko bilkurara hurbildu direnak. Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruiz, esaterako.