EH Bildu: "Herritarren etorkizuna datozen 35 urteetarako hipotekatuko du Aldundiak"

  • Zubietako erraustegiaren obren hasiera gipuzkoarrentzat “oso albiste txarra” dela esan du EH Bilduk. EAJren eta PSEren “beste inposaketa bat” dela adierazi du Iban Asenjo batzarkideak.

Asteazkenean hasi ziren ofizialki erraustegia eraikitzeko obrak (argazkia: Dani Blanco).

2017ko maiatzaren 11n - 12:42

“Gure udalak 35 urtetan zorpetuko dituen irtenbide bat ez da inondik inora erakargarria”, salatu du Asenjok. Alternatiba “garbiagoak, osasuntsuagoak eta merkeagoak” daudela azpimarratu du, eta Nafarroan egiten ari diren hondakinen kudeaketa jarri du adibidetzat.

Xabier Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeramaileak “arduragabekeria politikoa” leporatu dio EAJri, gipuzkoarren nahiari “uko egin” eta errausketaren eraikuntzekin tematzeagatik. Irtenbidea herritar guztien artean bilatu behar dela esan du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude