EH Bildu: “Bizkaiko etxebizitza garesti gehienek ez dute Ondare Zergarik ordaintzen Bizkaian”

  •  “400.000 eta 1,6 milioi euro arteko balioa duten etxeek ez dute Ondare Zerga ordaintzen, EAJk ezarritako formulari esker”, Arantza Urkaregi batzarkideak eta Niko Moreno EH Bilduko kideak salatu dutenez.


2016ko martxoaren 11n - 18:23
“400.000 eta 1,6 milioi euro arteko balioa duten etxeek ez dute Ondare Zerga ordaintzen, EAJk ezarritako formulari esker”.

1,6 milioi euro baino gehiagoko balioa duten etxebizitzek soilik ordaintzen dute zerga hori, “herrialde osoko etxebizitzen %1,22k bakarrik”. 400.000 euro baino gutxiagokoak salbuetsita daude.

EAJk “buelta ematen” dio Ondare Zerga erregulatzen duen arauari, EH Bilduren arabera. Artikuluaren arabera, “etxebizitza batek 500.000 euroko balioa baldin badu, 400.000 euro kendu behar zaizkio lehenengo. Geratzen diren 100.000 euro horiei aplikatu behar zaie Egotzitako Gutxieneko Balioaren %25. Hori eginda gero geratzen den kopuruaren arabera kobratuko litzateke Ondare Zerga".

Aldundiak, ordea, “400.000 euro horiek hasieran kendu beharrean, 500.000 euro horiei aplikatzen die Egotzitako Gutxieneko Balioaren %25, eta kopuru horri 400.000 euro kentzen dizkio. Emaitza, beraz, 0 da; hau da, ez dute Ondare Zergarik ordaintzen". 

EH Bilduk “onartezintzat eta eskandalutzat” jo du sistema, “ondare gehiago dutenek gainontzeko herritarrek baino onura gehiago dituztelako”. EH Bilduk formulari buelta ematea proposatuko du Bizkaiko Batzar Nagusietako hurrengo bilkuran –martxoaren 16an– 400.000 eurotik gorako etxebizitza guztiek Ondare Zerga ordain dezaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskalitatea
Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Zerga politikak eta justizia soziala

Mundu honetan ezer ez da ziurra, heriotza eta zergak izan ezik”. Benjamin Franklinek esan omen zuen 1789an eta, egia esateko, ez zaio arrazoirik falta. Erresuma Batuko lehen ministroaren zergak murrizteko proposamenak hondamendia ekarri zuen bertako ekonomian eta... [+]


Eguneraketa berriak daude