argia.eus
INPRIMATU
EH Bildu: “Aspalditik aldarrikatzen ari ginen neurri hau berandu dator”
  • Pedro Sanchezek iragarritako neurriari buruz EH Bilduk Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren bidez jakinarazi du bere balorazioa. Twitter bidez neurria txalotu du, berandu datorrela azpimarratu, eta salatu du Hego Euskal Herriko eragile ekonomiko sindikal eta instituzionalek aurretik erabaki hori ez hartu izana.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 28a
Arnaldo Otegi artxiboko argazki batean (Dani Blanco)

Jarraian Arnaldo Otegiren txioa osorik:

"Aspalditik aldarrikatzen ari ginen neurri hau berandu dator. Pena handiz esan behar dut Hego Euskal Herriko eragile ekonomiko, sindikalek eta instituzionalek erabaki burujabe bera hartzeko aukera izan dutela".

 

Horrez gain, Arnaldo Otegik agerraldi telematikoa egingo du bihar igandea, martxoak 29, 12:00etan. Koronabirusaren krisiari aurre egiteko plangintza proposamena aurkeztuko duela jakinarazi dute.

EH Bilduren txioa jarraian: