EH Bai koalizioa mugimendu iraunkor bilakatuko da

  • Ipar Euskal Herriko EH Bai koalizioa osatzen duten alderdiek talde iraunkor bihurtzea erabaki dute, hauteskundeetarako koalizio izatetik harago joanda.

Datorren urteko departamendu mailako hauteskundeetan aurkeztuko da EH Bai, kantonamendu guztietan. (Arg: Sylvain Sencristo)

2014ko abenduaren 09an - 11:13
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Abenduaren 20an bozkatuko dituzte oinarri politikoak, mozio orokor baten bitartez.

Euskal Irratiei eskaini die elkarrizketa Peio Etxeberri Aintzartek, EH Baiko bozeramaleak. Koalizioa hauteskundeetarako biziberritzen zela adierazi du, baina hauteskunderik gabeko tarteetan ez zuela “funtzionamendu handirik”.

“Azken bi urte hauetan eraldatze bat eman da, eta mugimendu bateratu bat bilakatzen hasi da”, azaldu du Etxeberrik.

Datorren urteko departamendu mailako hauteskundeetan aurkeztuko da EH Bai, kantonamendu guztietan, eta “testuinguru berezi batean” emango direla dio bozeramaleak.

“Hauteskundeak hegoaldean eta iparraldean batera egingo dira, eta mugimendu abertzalearen pisu orokorra neurtzen ahalko dugu horrela”.

Frantziako alderdi sozialistaren “porrotaren karietara”, mugimendu abertzale gisa nolako alternatiba itxura har dezaketen ere jakin nahi du EH Baik.

Abertzale ezkertiarren bilgune

“Ezker abertzaleko militante guztiak biltzea da gure anbizioa”, esan du Etxeberrik.

Argi utzi du baldintza hori betetzea nahitaezkoa dela EH Bain sartzeko: “Ez da aski ezkertiarra edo abertzalea izatea bakarrik”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
2024-01-31 | Euskal Irratiak
Peio Etxeberri Aintxart
"Estatuak heriotza heroikoa eskaini zion gainbeheran zen Enbatari"

Mende erdia bete da Enbata legez kanpo ezarri zutenetik. Frantziako gobernuak Enbatak Hego Euskal Herriko ETA erakunde armatuarekin zuen balizko lotura ezarri zuen estakuru bezala. Horren ondorioz,Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu abertzalearen azken kideak HAS Herriko Alderdi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
"Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean"

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-11-06 | ARGIA
Bagira prozesua
Ipar Euskal Herriko abertzaleek aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte

Bagira prozesuak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak etorkizunera begira hartu beharreko orientabideen inguruko gogoeta egin du, eta ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Inkesta 1.500 pertsonak erantzun dute. Mugimenduaren erronka nagusi izango diren bost gai zehaztu... [+]


Espagnac, Brisson eta Saint-Pék segituko dute Ipar Euskal Herriko senatari izaten

Azken sei urteetan senatari izandakoek segituko dute Frantziako Senatuan: Frederique Espagnac (Alderdi Sozialista, ezkerra), Max Brisson (Errepublikanoak, eskuina) eta Denise Saint-Pé (Modem, zentroa). Hauteskunde horietan ez dute zuzenean herritarrek bozkatzen eta... [+]


Eguneraketa berriak daude