argia.eus
INPRIMATU
Egunkariarentzako babesa Gironako Blanes herritik
2003ko otsailaren 26a
Gironako Blanes herriko Joan Puch zinegotziak ARGIAko lankideei jakinarazi dienez, "Euskaldunon Egunkaria"ren aldeko mozioa onartu dute. PPk ezik Udaleko alderdi guztiek eman dute aldeko botoa. PP abstenitu egin da. Horrela, beren elkartasuna adierazteaz gain, "Egunero"n publizitatea sartzeko asmoa dutela jakinarazi dute. Sestaoko Udalak ere "Euskaldunon Egunkaria"ren eta atxilotutakoen aldeko mozioa onartu zuen atzo (25) EAJ-EA, IU eta Sestaoko Ezker Abertzaleak alderdien aldeko botoekin. PSEk eta PPK kontrakoa eman zuten.