argia.eus
INPRIMATU
“Egunkaria”ren itxieraren bista gaur egingo da
2003ko uztailaren 15
Abuztuaren 10ean beteko dira sei hilabete "Euskaldunon Egunkaria" behin-behinekoz itxi zutela. Epe hori amaitu aurretik erabaki beharko dute itxiera luzatu ala ez. Hori dela-eta, "Egunkaria"ren lege ordezkariak Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aurrean izango dira gaur (15). Euskarazko egunkariaren aurkako operazioan atxilotutako sei lagun ere Auzitegian izango dira froga kaligrafiko bat egiteko.