argia.eus
INPRIMATU
Egunkariaren auzi ekonomikoa epaiketara eraman nahi du Fiskaltzak, Iñaki Uriaren ustez
ARGIA @argia 2014ko ekainaren 18a
Uria, artxiboko argazki batean (irudia: ARGIA).

Uriak azaldu duenez, albisteak “kolpe handia” eman die eta uste du “orain arteko sufrikarioa” luzatzea duela helburu erabakiak eta deitoratu du Espainiako Gobernuaren menpekoa den Fiskaltza bezalako erakunde batek indar gehiago edukitzea Jaurlaritzak baino.

“Badirudi fiskalak epaiketara iritsi nahi duela”, adierazi dio Hamaika Telebistako kamerei Uriak eta erabaki hori auzipetuei “ulergaitza” suertatzen zaiela gaineratu du. “Garbi daukagu errugabe garela, ez guk esaten dugulako, Jaurlaritzak baizik. Egiten zaizkigun akusazioetan ez dagoela deliturik esan dute”.

Erabaki horren xedeaz ere galdetu du Uriak: “Zer helburu dauka epaiketara iritsi nahi izateak gero heldulekurik ez baldin badauka?”.