Egunkariako absolbituek "esker zintzoa" adierazi diote euskal gizarteari

  • Egunkaria auzian absolbituak izan diren kideek agerraldia egin dute gaur Martin Ugalde kultur parkean epaiaren balorazioa egiteko. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi eta Txema Auzmendi izan dira bertan, abokaturik gabe. Azaldu dutenez abokatuek beranduago egingo dute beren balorazioa, epaia sakonago aztertu ostean.


2010ko apirilaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Egunkariako epaituak pozik agertu dira, eta absoluzioa "espero zitekeen" arren, orain arte "jarrera prebentiboa" agertu dute, Auzitegi Nazionala tartean izanda "edozer gauza espero behar" baita haien ustez. Garaipena izan ote den galdetzen diote beren buruari, zazpi urtez "akusatuaren aulkiaren zigorpean" egon eta gero, baina "sozialki oso barneratua dagoen pertzepzioa" dela esan dute eta ez diotela "poz hori ukatuko". Euskal gizarte zabalaren babesa izan dute aipagai, bai eta Katalunian eta Madrilen izan duten laguntza ere: "Protagonista euskal gizarte zabala izan da, bere jarrera beroak birrindu egin du kasu honen atzean zegoen bultzada politikoa". Gogoan izan dituzte beste makrojuzio batzuetan epaitu dituzten edo auziperatuak dauden kideak, hala nola Udalbiltzakoak edota Eginekoak eta oraingo epaiak haietan eragin baikorra izatea espero dute. Kalte ordainez hitz egiterakoan, kaltearen ordaina non dagoen galdetu dute: "Errudunak akusatuen aulkian al daude?". Hala ere, argitu dute hau "amaieraren hasiera" besterik ez dela eta auzia oraindik ez dela amaitu, Gorenean jarri litezkeen balizko helegiteak eta "pieza ekonomikoa" hor baitaude. "Beraz, ezin da defentsa jaitsi, erne mantentzeko eskatzen diogu euskal jendarteari".

Bukatzeko, "esker zintzoa" adierazi nahi izan diete Egunkariako epaituek euskal gizarteari eta laguntza eman dieten guztiei. Jainarazi dute eskertza ekitaldi bat egingo dutela hilaren 25ean Bilboko Euskalduna jauregian.

 

Egunkariaren itxierari buruz artikulu ugari publikatu da azken orduetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egunkaria auzia
2023-02-17 | Leire Artola Arin
'Egunero behar genuen' liburua aurkeztu du Imanol Muruak, behin-behineko egunkariaren kronika

Otsailaren 20an beteko dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”, halaxe erakutsi zuten biharamunean Egunero argitaratuta. Bertako zazpi langile elkarrizketatu ditu Muruak, eta bere... [+]


2021-03-21 | Ander Perez
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
"Sumatzen genuen 'Egunkaria'-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela"

Euskaldunon Egunkariaren itxierari buruzko Paperezko hegoak dokumentala zuzendu eta aurkeztu berri du Samara Veltek (Zarautz, 1991) Josu Martinezekin batera. Azkenaldian euskal gatazkaren memoriaren transmisioari buruzko doktore tesian murgilduta badago ere, ezin izan dio... [+]


2021-01-31 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


Eguneraketa berriak daude