argia.eus
INPRIMATU
‘Egunkaria’-ren auzi ekonomikoa Auzitegi Nazionalean ez litzatekeela ikertu behar dio Fiskaltzak

2007ko azaroaren 13a

Miguel Angel Carballo fiskalak Egunkariaren auzi ekonomikoan –zortzi lagun daude inputatuta– inhibitzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari. Bere iritziz –baita defentsako abokatuen ustez ere– auzi ekonomikoa auzitegi arruntean ikertu beharko litzateke, ETArekin zerikusirik ez duten ustezko delitu ekonomikoak soilik daudelako auzitan. Fiskalak dioenez Donostiako Instrukzio Epaitegiak ikertu beharko luke auzia.