argia.eus
INPRIMATU
Defentsak inpugnazioa aurkeztu du Egunkaria auzian
  • Egunkariaren auzi ekonomikoan auzipetuta dauden zortzi lagunen defentsako abokatuek inpugnatu egin dute fiskaltzak ekainaren 17an jarritako helegitea. Orain Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak erabakiko du epaiketa egin ala ez.

ARGIA @argia 2014ko uztailaren 04a
Egunkariaren auzi ekonomikoa artxibatuta egindako agerraldia.

Probintzia Auzitegiak kasua eramango duen aretoa aukeratu behar du eta horrek hartuko du erabakia. Udazkena hel daiteke ordurako.

128 urteko kartzela zigor eskaera

Donostiako Zigor Epaitegiak Egunkariaren auzi ekonomikoa artxibatu zuen, ustezko delituak preskribatuta daudela argudiatuta. Fiskaltzak ordea, helegitea aurkeztu zuen, hain zuzen ere, delituak ez daudela preskribatuta arrazoituta. 128 urteko kartzela zigorra eskatzen du; bederatzi eta hemezortzi urte artekoak, eta 221 milioi euroko isuna. Fiskaltzak argudiatu duenez, auzipetuek zenbait urtetan diru kontuak faltsutu zituzten eta diru-laguntzak modu ez legalean lortu zituzten.

"Bultzada politikoa"

Zortzi auzipetuek errugabeak direla diote eta fiskaltzaren helegitea atzerabidea besterik ez dela. Gainera, auziak bultzada politikoa daukala uste dute.

Ondokoak dira auzipetuak: Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi.