Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek
Egunkaria auzia artxibatzeko eskatu zuen atzo (17). Azkaratek azaldu zuenez,
Egunkariaren aurkako auzibideak
PPren gobernuak eragindako "bultzada politikoa" du oinarri. Horrez gain, euskarazko egunkaria itxi zutenetik bi urte eta bederatzi hilabete igaro direnean, itxiera oinarritzeko inolako frogarik ez dutela lortu gogorarazi zuen Jaurlaritzako bozeramaileak.