Egungo polizia eredua ezbaian jarriko dute Cabacas gogoratzeko ekitaldietan

  • Iñigo Cabacas gogoratzeko hainbat ekitaldi egingo da hilaren 13ra bitartean Bilbon, Polizia ereduari xake! lemapean. Ertzaintzaren pilotakada batek Basauriko gaztea hil zuela urtebete pasa denean, egungo polizia ereduari buruzko hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dira, besteren artean.


2013ko apirilaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Justizia aldarrikatu zuten larunbatean Bilbon bildutakoek. (Argazkia: Bilbokobranka.info)

Apirilaren 9an auziaren inguruko datu eta testigantzak bildu dituen dokumentala estreinatuko dute Kafe Antzokian, 19:00etan. Poesia errezitaldia izango da ondoren, eta Jare taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du gero.

Apirilaren 10ean Cesar Manzanos Salhaketa elkarteko kide eta EHUko irakasleak hitzaldia emango du Hika Ateneoan, Eredu polizialaren gaineko alternatibak izenburupean, 19:00etan.

Apirilaren 11n polizia ereduaren inguruko mahai-ingurua egingo da Hika Ateneoan, 19:00etan. Bertan arituko dira: Paul Rios Lokarriko koordinatzaile nagusia; Joseba Nafarrete, Ertzaintzaren karga batean Gasteizen larri zauritu zen Xuban Nafarreteren aita; Carles Gillot, Herrialde Katalanetako Stop bales de goma elkarteko kidea; eta ELA Ertzaintzako ordezkari bat.

Apirilaren 13an, ekitaldi sortari amaiera emateko, manifestazioa egingo da Iñigo Gogoan Herri Ekimenak deituta, Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik Justizia Jauregiraino, 18:00etan hasita.

Xake polizia ereduari! egitarauaren aurkezpena, Bilbokobranka.info webgunetik hartua:

Omenaldia Cabacasek pilotakada jaso zuen lekuan

Larunbatean Cabacasi omenaldia egin zioten ehunka lagunek Maria Diaz de Haroko kalean, pilotakada jaso zuen lekuan.

Haren aitak, Manuel Cabacasek, horrelako "basakeriarik" berriro ez errepikatzeko eskatu zuen. Eskerrak eman zizkien familiak ondoan izan dituen pertsona guztiei, bereziki semeak pilotakada jaso zuenean haren alboan  egon zen Malagako gazteari: “Eskerrak ematen dizkiot beso artean heldu eta txakur bat bezala hiltzen ez uzteagatik. Nire semea ez zen inoiz arazoetan sartu eta ez zuen heriotza hori merezi”. Eredu poliziala aldatu beharra nabarmendu zuten, bestalde, Iñigoren lehengusu batek eta osabak.

Besteak beste Laura Mintegi eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izan ziren omenaldian.

Ikusi ekitaldiko argazki eta bideoak, Bilbokobranka.info webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Ertzaintza ikertzen ari dira Bilboko jaietako atxilotuen argazkien ustezko filtratzailea izateagatik

Bilboko aste nagusian atxilotu zituzten 79 pertsonen argazkiak eta izen abizenak argitara atera ziren iazko udan. Argazkietan Poliziaren logoa ageri zen.


Zortzi orduko lanuzteak Bilbobus-en

Asteleheneko lanuztea 07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Goizez eta arratsaldez launa orduko lanuzteak egingo dituzten martxoko azken eguna izango da.


Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]


Eguneraketa berriak daude