Egunero protestak deitu ditu Nafarroako herri mugimenduak, UPNren Iruñeko egoitzaren aurrean 19:00etan. Aldarrikapenak aldatzen joango dira herritarren sektore anitzak mobilizatu asmoz. Ondorengoak dira deialdiak.
Astelehena 17: Agur Barcina, aldaketa soziala.
Asteartea, 18: Agur Barcina, kalitatezko osasun publikoa.
Asteazkena, 19: Agur Barcina, lana guztientzat.
Osteguna 20: Agur Barcina, abortoa libre eta doakoa.
Ostirala 21: Agur Barcina, pentsio duina denentzat.
Larunbata 22: Agur Barcina, biziberritze demokratikoa.
Astelehena 24: Agur Barcina, educación y servicios públicos.
Asteartea 25: Agur Barcina, euskara ofiziala Nafarroan.
Asteazkena 26: Agur Barcina, AHT Gelditu.
Osteguna 27: Agur Barcina, herri bat, gaztetxe bat.