EHUko eta EAEko hezkuntza publikoko garbitzaileak greban dira astelehenaz geroztik. Sei urte daramate soldatak izoztuta eta lanaldi partzialak jasaten. Mobilizazio andana egiten ari dira hitzarmen duin baten alde, ELAk zabaldutako argazkian ikus daitekeen modura.
Sindikatu nagusiek deituta greban diren garbitzaileek ostirala arte gutxienez jarraituko dute borroka molde horrekin. Ostegunean Eusko Jaurlaritzak bilera batera deitu ditu eta langileek salatu dute zerbitzu minimoak ezartzeko saiakeran ari dela administrazio publikoa.
Greba arrakastatsua izaten ari da eta bere eragin nabaria da hezkuntza zentroetan.