Argazkia | Garbitzaile grebalariak ukabila jasota

  • EHUko eta EAEko hezkuntza publikoko garbitzaileak greban dira astelehenaz geroztik. Sei urte daramate soldatak izoztuta eta lanaldi partzialak jasaten. Mobilizazio andana egiten ari dira hitzarmen duin baten alde, ELAk zabaldutako argazkian ikus daitekeen modura.


2016ko azaroaren 10an - 13:07

Sindikatu nagusiek deituta greban diren garbitzaileek ostirala arte gutxienez jarraituko dute borroka molde horrekin. Ostegunean Eusko Jaurlaritzak bilera batera deitu ditu eta langileek salatu dute zerbitzu minimoak ezartzeko saiakeran ari dela administrazio publikoa.

Greba arrakastatsua izaten ari da eta bere eragin nabaria da hezkuntza zentroetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude