argia.eus
INPRIMATU
Egonkortasuna galdutako irakasleak Ibarretxerekin bildu dira
2006ko otsailaren 23a
Hizkuntz eskakizuna ez betetzeagatik egonkortasuna galdutako 157 irakasleen ordezkariak Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin bildu ziren asteartean (21). Irtenbiderik hitzartu ez bazuten ere, irakasleen ordezkariek positibotzat jo zuten bilera. Ibarretxek Hezkuntza Sailak hartutako erabakiak berretsi zituen arren, "auzia konpontzearen aldeko jarrera" agertu zuen, euren esanetan. Bestalde, Tontxu Campos Hezkuntza sailburuaren jarrera "itxia" kritikatu zuten.