Ikerketen arabera, 500-5.000 euro eskatzen zizkien biktimei, diru kopuru handien truke haien egoera erregularizatzeko lan-kontratuak eginez. Sumagarria aske dago epaiketaren zain, ustezko iruzur eta langileen eskubideen aurkako delituengatik.
Poliziak gizon bat atxilotu du Donostian, ustezko iruzur delituen eta langileen eskubideen aurkako delituen arduradun gisa. Polizia operazioa Sareen aurkako Unitateko eta Dokumentu Faltsuaren aurkako Unitateko (UCRIF) ikertzaileek enpresaburu batek atzerriko herritarrei egoera erregularizatzea eskaintzen ziela jakin zenean hasi zen, diru kopuru handien truke lan-kontratuak eginez.
Poliziak zazpi biktima aurkitu ditu, bost jatorriz Marokoak eta bi Amerika Erdialdekoak. Baliabide ekonomikorik ez zutenez, zorpetu egin ebhar izan zuten ordainketei aurre egiteko. Gainera, El Diario Vascoren arabera, hiru biktimek adierazi dute gizonarentzat lan egin dutela zenbait hilabetez, etxeak berritzen.
Ikerketei esker jakin dute 500 eta 5.000 euro bitarteko diru kopurua eskatzen zizkiela biktimei, eta idatziz egiten zituen kontratuak ez zutela inoiz eraginik; ez zitzaizkion Gizarte Segurantzari jakinarazten eta, beraz, ezin ziren aurkeztu Gobernuaren Ordezkariordetzan haien bizilekua legeztatzeko, El Diario Vascok jakitera eman duenez.
Halaber, susmagarriak obrak berritzeko bost enpresa ditu, bat Gipuzkoan eta lau Katalunian. Otsailaren 6an atxilotu zuten eta epailerean esku jarri. Gaur egun aske dago, epaiketaren zain.