argia.eus
INPRIMATU
Maiatzaren 25eko manifestazioa bitartean ‘BiziLagunEkin’ plataformak prestatu duen egitaraua
  • Turismo ereduarekin kezkatuta dauden hainbat donostiarrek Bizilagunekin Plataforma aurkeztu berri dute. Maiatzaren 23an, 24ean eta 25ean egingo den Turismoaren Nazioarteko Goi Bileraren harira, dozena bat ekintza prestatu dituzte. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta solasaldiak egingo dituzte auzoz-auzo. Apirilaren 10ean hasi eta maiatzaren 25ean amaituko dira ekintzak, Saguesetik egingo den manifestazioarekin.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 05

Apirilaren 10ean 19:30etan: Egiako Kultur Etxean: Turismoa eta auzoen eraldaketa dokumentala eta solasaldia.

Apirilaren 12an 19:00etan: Amara Berriko Bizilagun Elkartean Turismoa eta auzoen eraldaketa dokumentala eta solasaldia.

Apirilaren 17an 19:00etan: Bagera Elkartean Turismo eredua eta bere eraginak hizkuntza-erabileran hausnarketa kolektiborako tailerra

Apirilaren 24ean 19:00etan: Zuhaizti Ikastetxean (?) Turismo eredua eta merkataritza mahai-ingurua

Apirilaren 26an 19:00etan: lekua zehazteke Turismo eredua eta emakumeak hausnarketa kolektiborako tailerra

Maiatzaren 2an 19:00etan: Udal Liburutegiaren Sotoan Etxebizitza eta hirirako eskubidea mahai-ingurua

Maiatzaren 4ean 18:00etan: Kaxilda liburu dendan Turismoa eta lan-baldintzak mahai-ingurua

Maiatzaren 8an 12:00etan: Ikasle gunean (EHU- Ibaeta) Turismoaren eraginaren azterketak mahai-ingurua.

Maiatzaren 11n 19:00etan: lekua zehazteke Turismoaren eraginak donostiarron bizitzan mahai-ingurua

Maiatzaren 12an 12:00etan: Artzai Onetik Kontxara Ibilaldi turistikoa metroaren bidetik

Maiatzaren 25ean 18:30etan: Saguesetik Manifestazioa