“Egipton indar politiko ezkertiar baten gabezia da larriena”

  • “Epe luzeko prozesu iraultzailean murgildu da Egipto, eta hau hasiera besterik ez da”. Hala adierazi du Gilbert Achcar Londreseko Unibertsitateko irakasleak The Real News Network telebistak egindako elkarrizketan. Nazioarteko Harremanetan eta Ekialdeko politikan aditua da libanoarra.


2013ko uztailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ezegonkortasun politikoaz gain, egoera ekonomikoa ere larria da Egipton. (Argazkia: theatlantic.com)

Bere hitzetan, “Ezegonkortasunak urte luzez iraungo du, gauzak errotik aldatuko dituen garai batera heldu arte. Horretarako aldaketa politiko eta sozial sakona behar da”.

Errepikatzen den gidoia

Anaia Mulsumanen kontrako oposizioa anitza eta heterogeneoa dela dio Achcar-ek, Morsi presidente oihak, herrialdea “modu lotsagarrian” kudeatu ostean, “mundu guztia bere kontra” jarri baitu. “Greba eta protestekin amaitu eta normaltasunera itzuli nahi dute batzuk; besteek aldiz, politika sozialak aldarrikatzen dituzte”.

Libanoarraren arabera, 2011ko erreboltetako gidoi bera errepikatzen ari da orain: 2011ko mobilizazioetan liberalek, ezkertiarrek eta Anaia Musulmanek egin zuten Mubaraken gobernuaren kontra, Armadan itxaropena ezarrita. Morsi Gobernutik kentzeko ostera, Mubaraken erregimenaren aldekoak batu zaizkie ezkertiar eta liberalei.

Armadaren papera

Achcar-en aburuz “ikusteko dago” armadak hauteskundeak antolatuko dituen edo ez. Kezkagarritzat jotzen du oposizioko alderdi guztiek militarren jokabidea txalotu izana.“Armadak edo hark ezarritako Gobernuak baldintza ekonomiko eta sozialak hobetuko dituela pentsatzea oinarririk gabeko ilusioa da”.

Ezkerreko erreferentearen bila

“Ikuspegi estrategiko argia duen indar politiko ezkertiar baten gabezia da larriena” irakasle libanoarraren arabera. Azken hauteskundeetan bozen %20a eskuratu zuen Hamdem Sabahik “nazionalismo ezkertiarra” ordezkatzen du baina bat dator armada “herriaren salbatzailea” dela diotenen diskurtsoarekin.

Achcar-ek ez du uste Anaia Musulmanek hauteskundeak berriro irabazteko aukerarik dutenik. Haatik, oposizioak hautagai bakarra aurkezten badu, Sabahi ezkertiarra beharrean, Bardeli liberala izango dela dio. Hala balitz, “luze joko duen prozesuan beste etapa bat izango litzateke”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egipto
Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


Esfingea haizeak zizelkatu zuen

New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin  berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.


Sei Egunetako Gerra: ezpata esku batean, gezurra bestean

Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]


Gazan garbiketa etnikoa egiteko plana baztertu behar izan du Bidenek

Joe Bidenen agindupean, AEBetako gobernuak Gazan garbiketa etnikoa gauzatzeko planak egin zituen 2,3 milioi palestinar Egiptora bidaltzen saiatuta. "Biden presidentea beste herrialde batzuekin batera plana lantzen ari da, zibilek Gaza utzi eta Egiptorako muga segurtasunez... [+]


Esklabo, sultan eta gurutzaden garaile

Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.


Eguneraketa berriak daude